
820 metro dituen Adarra mendiaren magalean dago gure baserria, Donostiatik 20kmra eta Urnieta herritik 5era. Donostian denetariko jatetxeak, museoak erakusketak...daude; Urnietan berriz, beharrezko zerbitzu guztiak izango dituzue eskura: garraiobide publikoak, dendak, farmaziak etab.
1996an baserriaren gune batzuk berritu genituen: berezko egitura errespetatu eta egurra bistan utzi genuen. Itxura oso atsegina eta goxoa ematen dio egurrak.
Gainera, paraje bikaina ikusiz gosaltzeko edo afaltzeko, edo besterik gabe, eguzkitan atseden hartuz egoteko terraza bikaina daukagu.
Nahi izanez gero, gure behiei eta ardiei jaten eman diezaiekezue edo jetzi egin ditzakezue, bestela belarra biltzen aritu zaitezkete, edo baita baratzean ere.
Baserritik kanpo, gertu, zaldian ibiltzeko aukera dago eta piraguak edo bizikletak ere aloka daitezke. Hondartza, piszinak eta museoak ere hor dira. Eta noski, mendian ibiltzeko aukera ere badago! Gure inguruan mendi buelta zoragarri ugari dago.
Kanpoko parajeak zoragarriak eta barrua berriz goxoa eta atsegina.
Txapitula erako sapaiak dituzten 5 logela, beren komun eta guzti
Eraiki berria den apartamentu independentea daukagu. Apartamentu honek, aparteko gune propioa du eguzkia hartzeko, otorduetarako …
*Prezio orientagarriak dira, langileentzako eta enpresentzako prezio bereziak ditugu.
Non aurkituko gaituzu?
Bidal iezaiguzu email bat eta lehen bait lehen erantzungo dizugu.
Honako mapa honetako “Ver en google map-en" click egin eta estekari jarraituz “cómo llegar” eginez, non gauden ikusiko duzu.
Goiburu auzoa nº 46, Urnieta.
Gipuzkoa.